Entzuteko jaioak

Eskualdetik abiatuta euskararen mugetara

Irati Saizar Artola 2022ko urriaren 28a

Ordubetez euskal abeslariek ateratako azken doinuak entzuteko aukera izango da. Orain gutxi ez bada ere, urte honetan ateratako piezarik berrienez gozatzeko tartea eskainiko dugu. 

Tolosaldetik abiatuko da saioa, Miruak atera berri duen Basakabi abestiarekin. Honako artistei ere egin diegu lekua: Janus Lester, Esti Markez, ETS, Bengo, Mice, Nhil, Kokein, Orbel, Peru Galbete, Guda Dantza, Ødei eta beste hainbat. Guzti guztiak, euskaraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!