Letren errepublika

'Aiama, mantazpiko kontutxoak' proiektuaz Lara Lopezekin eta Maria Altunarekin

Jon Miranda Labaien 2022ko urriaren 25a

'Aiama, mantazpiko kontutxoak' ilustrazio eta ipuinak konbinatzen dituen liburu bat baino gehiago da. Ama eta txikien arteko zubi bat izan nahi du. Asmo honekin elkartu dira Lara Lopez Ansorena psikologo tolosarra eta Maria Altuna Lizarraga ilustratzaile zizurkildarra.

Lopezek eta Altunak amatasunen inguruan matchfunding kanpaina bat jarri dute martxan. Lortutako ekarpenekin, amatasunetan bidelagun izateko ipuin ilustratu bat sortu nahi dute, baino ez hori bakarrik. Bi sortzaileek aipatu dutenez, amen sentipenak ikusarazi eta normalizatzen lagundu nahi dute proiektu honen bidez.

Gipuzkoako PiztuMeta2022 programaren baitan, Goteo plataformaren bidez Matchfunding kanpaina bat jarri dute martxan, amatasun ezberdinetan lagungarri izan daitekeen ilustrazio eta ipuin libururako beharrezkoa finantziazioa lortzeko.

Erlazionatuak

#04. 02 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022 urr 25 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!