Entzuteko jaioak

Euskaraz gozatuz

Naiara Roldan de Aranguiz

Gaurkoan musikaz gozatuko dugu aparteko hari jakinik jarraitu gabe. Hau da, musika entzun eta disfrutatuko dugu. Ezarritako irizpide bakarra euskara izan da; euskal musika entzungo dugu datorren ordubetean.

Esanezinen Esan ezin eta Altzagarete abestiak; Postal Kolekzionistak taldearen Hotz emozionala; Zetak taldearen Zoriontasuna; Black is Beltza Ainhoa filmeko soinu bandako Mauriziari eta Lau Haizetara kantuak entzun daitezke gaurko Entzuteko Jaioak saioan.

Abesti zerrendarekin jarraituz, gaurko aukeratuen artean ondorengoak ere badaude: Skakeitan taldeko Mundu berri baten mapa eta Lerro hutsen artean; Miceren Ernaltzen eta Negua udaberrituko da; Loreleiren Bada hiri gorri bat eta Non zabiltza; En Tol Sarmientoren Zurekin Batera eta Aukera berriak; Beiraren Prediktor eta Kantu bat gara proiektuaren Non geratzen den denbora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!