Eutsi Goiari!

Atletismoa kalean eta beste ekitaldi batzuk

Imanol Garcia Landa 2022ko urriaren 21a

Protagonista ugari izan dira Ataria Irratiko kirol saioan.

Orendaingo Eltxotrail mendi lasterketa izan dugu hizpide, Aimar Agirresarobe antolakuntzako kidearekin. Eukene Larrarte tolosarrak Munduko Pista Txapelketan parte hartu zuen, eta mezu baten bidez txapelketan izandako sentsazioak azaldu zituen. Amasako Mendi Duatloiari buruz Eneko Gurrutxaga antolakuntzako kideak eta mendi duatloilariak hitz egin du. Datorren astean Munduko Pilota Txapelketa izango da jokoan, eta bertan izango diren hiru pilotariak elkarrizketatu ditugu: Joxi Lopetegi irurarra, Eneko Maiz billabonatarra eta Eneko Labaka albizturtarra. Saioa bukatzeko, Tolosa CF-ren Mendeurrenaren harira, bi ekitaldi izango dira bihar, eta horiek aurkeztu zituzten Iñaki Martixa klubeko lehendakariak eta Ander Ortiz Atletismo saileko kideak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!