Entzuteko jaioak

Datorrenaren iragarle

Jon Miranda Labaien 2022ko urriaren 14a

Kaleratzear diren hainbat diskoren aurrerapen kantuak abiapuntutzat hartu eta ordubeteko musika ibilbidea osatu dugu.

Irailaren 29an kaleratu du MICEk Lautada diskoa eta bertatik jasotako kantu batekin abiatu dugu irratsaioa. Uger eta Ezpalak taldeek aurki kaleratuko dituzten diskoen aurrerapen kantuak ere jaso ditugu, baita Bidasoa izeneko pieza ere, Willis Drummondek azaroaren 18an aterako duen diskoan jasotako abestia.

Willis Drummond talde Jurgi Ekizak Euskal Gaizkileak podcasterako osatu duen kantuarekin jarraitu dugu eta baita ere Broken Brothers Brass Bandek Black is beltza II: Ainhoa filmerako osatu duenarekin. Eñaut Elorrieta, Esanezin, ETS eta Neomak-en kantu berrienak ere jaso ditugu Entzuteko Jaioak saioan. Eta bukatzeko Rolazen eta Rodrigo Cuevasek elkarrekin osatu duten fandango berezia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!