Batetik, Tolosa CF-ko mendeurreneko liburuaren egileekin, Joxemi Saizar eta Joseba Urretabizkaiarekin. Bestetik, Tolosa CF Eskubaloiaren 50. urteurrenaren harira egindako Eskubaloi Festaren balantzea egin digu Imanol Esnaolak. Bihar egingo den Adunako IV. Mendi Duatloiari buruz hitz egin digu Xabi Tejeriak, eta azkenik Gorka Sorarrain txirrindulari tolosarrak bere urte berezia azaldu digu.