Eutsi Goiari!

Asteburu honetan ere kirol ekitaldi ugari

Imanol Garcia Landa 2022ko irailaren 30a

Aurreko asteburuan izandako zenbait kirol ekitaldi eta asteburu honetan izango direnak bildu ditugu gaurko saioan.

Batetik, xarea, biharko IV. San Migel Xare Irekiaren finala eta II. Gazteak Xare Irekiaren finalarekin, Mikel Uzkudun Ametsa Pilota Elkarteko kideak azaldua. Mendi bizikleta, biharko IV. Amasa-Villabona BTT martxa antolatu baitu Irrintzi elkarteak, eta bertako kidea den Borja Aranzaberekin aritu gara solasean. Aurreko asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian egindako emakumezkoen saskibaloizko Euskal Koparen berri eman digu TAKE klubeko Goar Artetxek. Itxaso Erasun pilotari zizurkildarrarekin ere hitz egin dugu, San Mateo Torneoko finalaren inguruan. Bestalde, Joseba Otaegik Euskal Pentatloi sariaren finalean izandako sentsazioak azaldu dizkigu. Areto futbola ere izan dugu hizpide, Lauburu Ibarrako 2. B mailako taldekidea den Alvaro Alonsorekin egindako elkarrizketan. Azkenik, Tolosa CF klubak bere mendeurrenaren harira asteburu honetan antolatu dituen ekitaldien berri emango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!