Paradisua argazki bilakatuta

Ataria 2022ko irailaren 8a

Parte hartzaile baten argazkia

TOLOSALDEKO ATARIA-k Udako Argazki Lehiaketa antolatu du; irailaren 18a bitarte bidali ahalko dira udaran bildutako irudiak

Non dago, eta zer da paradisua zure ustez? Esaiguzu argazki bidez. 

Erraza da, aplikazio honetan sartu eta igo argazkiak Ataria.eus-era, eta sari bikainak irabazteko aukera izango duzu!

Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 18a da. Oinarriak eta bestelako informazio guztia berriz, hemen aurkituko dituzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!