Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
- Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
Argazkiaren ezaugarriak:
- 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
- Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke.
- Kalitate aldetik, gutxieneko bereizpena.
- 2021ko udako argazkiak izan beharko dira.
Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 23tik irailaren 19ra bitarte (biak barne).
Argazkiak ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira eta ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai.
Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bozketa:
- Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa irailaren 21ean hasiko da, eta urriaren 6ra bitarte egongo da bozkatzeko aukera.
Sariak:
- Epaimahaiaren saria: Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan Nekatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
- ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: bi pertsonarentzako otordu bat Bidania-Goiazko Bailara jatetxean.
- Atarikideen saria: parte-hartzen duten Atarikideen artean, Lixoneren bi saski zozkatuko dira.
Irabazleak:
Argazki irabazleak eta hauen egileak urriaren 8an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.
Argazkiak:
Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.