2022ko udako argazki lehiaketa

Ataria 2022ko uzt. 22a, 11:45

Animatu eta hartu parte zure argazkiarekin!

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
  • Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.

 Argazkiaren ezaugarriak:

  • 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
  • Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke.
  • Kalitate aldetik, gutxieneko bereizpena.
  • 2022ko udako argazkiak izan beharko dira.

 Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 22tik irailaren 18ra bitarte (biak barne).

Argazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira eta Ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai. 

Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.

Bozketa:

  • Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa irailaren 19an hasiko da, eta irailaren 28ra bitarte egongo da bozkatzeko aukera.

Sariak:

 Irabazleak:

Argazki irabazleak eta hauen egileak irailaren 30ean jakinaraziko ditugu Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Argazkiak:

Argazkiak Ataria-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio Ataria-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!