Entzuteko jaioak

Mungiatik abiatutako musika bidaia

Jon Miranda Labaien 2022ko uztailaren 14a

Hainbat musika talderen ekarpenarekin osatu dugu ikasturteko Entzuteko Jaioak saioaren azkeneko alea.

Mungian sortutako musika taldeekin abiatuko dugu Entzuteko Jaioak saioa. Garai bateko PiLT eta Póg Mo Thón taldeekin batera, gaur egungo Belako, Lukiek eta Toc taldeen ekarpena entzun dugu.

Bizkaia aldean jarraituz, Audience, Dena, Etxekalte eta Vulk taldeen azkeneko diskoetatik jasotako kantuekin jarraituko dugu gure jarduna.

Bestelako doinu dantzagarriak ere ekarri ditugu gurera: Fufu, Rukula, Onki Xin, Burutik edota Kilimak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!