Amalurra

Suteak eta NATOren bilera

Imanol Garcia Landa 2022ko ekainaren 28a

Denboraldi honetako 'Amalurra' saioaren azken ale honetan, bi gonbidatu izan ditugu. Martin Mantxo Aplaneta.org webguneko kidearekin orain egun batzuk izandako suteak, aste honetako NATOren bilera, Tanzania eta Argentinako albiste pare bat, eta udako kanpaleku eta mobilizazio ekologistak landu ditugu. Garikoitz Plazaola Eguzki talde ekologistako kidearekin, suteak eta NATOren bilera ere jorratu ditugu, eta horrez gain, Bergaran paper fabriketako hondakinak tratatzeko egin nahi den proiektu polemiko bati buruz aritu gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!