Entzuteko jaioak

Zeinen ederra izaten ari den

Naiara Roldan de Aranguiz 2022ko ekainaren 23a

Ikasturtea amaitzen ari dela eta, udan sartu berri garen honetan, festarako gosez gara guztiok. Pandemia pasa berritan, ikasturteko estresak gaindituta, norbera bere barne borrokei aurre eginda, txar guztiak erretzeko unea da, aurrera begiratu eta udaz disfrutatzeko garaia.

Festa girorako abesti zerrenda osatu dugu gaurko Entzuteko Jaioak saioan: Zetak taldearen Zeinen ederra izango den; Modus Operandiren This is the fiesta; Duplaren Dantza gaua; Bulegoren Bagoaz; Esne Beltzaren Quién manda aquí; AMAKen Gu; Gozategiren Dantzalekuan; Kerobiaren Konbate grabitatorioa; Neomak taldearen Hamen; Skakeitanen Mundu berri baten mapa; Gabezinen Herri bat oihuka; Gaby Jogeixen The other side; Joseba Tapiaren Zozoa bezain zozoa; Ines Osinagaren Dena aldatzen da; Sofaren Zelatun eta McOnak taldearen Tabernako argiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!