Letren errepublika

#0315 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022ko ekainaren 21a

Hamabosgarren alea osatu dugu Letren Errepublikan. Ataria irratian 'Atarian' eleberriaz hitz egin dugu Maixa Zugastirekin.

Aste honetako irratsaioan hainbat kontu izan ditugu hizpide:

  • Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala' liburuak jaso du 111 Saria Amasako Hika txakolindegian. Sari banaketa ekitaldian esandakoak jaso ditugu irratsaioan.
  • Maixa Zugastik Atarian eleberria argitaratu berri du. Juan, Leandro eta Paula hiru ahots nagusien bitartez egiten du kontakizuna idazle tolosarrak. 21 kapitulutan sei egunetan gertatutakoa kontatzen du. 
  • James Joyceren Ulises liburuaren euskarazko itzulpena argitaratu zuen 2015ean. Orain, eleberriaren mendeurrenerako bertsio berrikusia prestatu du. Liburua irakurtzeko bidaia horretan irakurleari laguntzeko, ia 2.000 oharrez osatu dute edizio berria. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!