Letren errepublika

#0314 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022ko ekainaren 7a

Liburu eta irakurketa berriei egindako tartea zabaldu dugu aste honetako Letren Errepublikan.

Kontu ugari aipatu ditugu Letren Errepublikaren ikasturteko hamalaugarren alean. Hauek besteak beste jorratu ditugunak:

  • Bilbo Zaharra euskaltegiak euskal literaturako klasiko baten irakurraldi publikoa antolatzen du urtero. Bihar Arriaga antzokian Ramon Saizarbitoriaren Martutene obra irakurriko dute.
  • Andoni Urzelai idazleak Ametsen trafikatzailea nobela idatzi du. Aretxabaletan jaio eta Durangon bizi den egileak bere azkeneko lanaz hitz egin digu luze eta zabal.
  • Tolosan aurkeztu dute Egunkaria. Gizarte Zibilaren arrakasta lana. Euskaldunon Egunkaria-ren sorreratik haren itxierara artekoak jasotzen ditu liburuan Joan Mari Torrealdaik, haren bizipenekin eta gogoeta pertsonalekin harilkatuta. Tolosako kultur etxeko areto nagusian, liburua apailatzeaz arduratu den Joan Mari Larrartek eman du liburuaren berri.
  • Eskualdeko bi irakurle talde aipatuko ditugu. Amezketakoan Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori nobela aztertuko dute egilea bertan dela, ekainaren 14an. Galtzaundi euskara taldeak antolatutakoan, berriz, Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaz hitz egingo dute, Tolosako kultur etxean, hilaren 16an, egilea, Joseba Sarrionandia bertan dela.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!