Entzuteko jaioak

'Jenisjoplin'-en aitzakiarekin

Naiara Roldan de Aranguiz 2022ko maiatzaren 26a

Gaurko Entzuteko Jaioak saioko abesti zerrenda eklektiko samarra atera zaigu. Uxue Alberdiren, Jenisjoplin liburua oinarri hartuta osatu dugu gaurkoan.

Jenisjoplin liburuaren kontaketak hamarkada ezberdinak zeharkatzen ditu; baita herri ezberdinak ere, Euskal Herri barruan zein kanpoan. Eta horrek guztiak bere eragina du Alberdik kontaketan egiten dituen musika erreferentzietan.

Abesti zerrenda eklektikoa honakoek osatu dute: Carlos Meija Godoyren No pasarán; Lou Reed-en Satellite of love; Janis Joplin-en Maybe; Jimmy Hendrix-en Purple Haze; Amy Winehouse-n Black to black; Itoiz-en Lau teilatu; Hertzainak-en Aitormena; Zaramaren Iñaki ze urrun dagoen Kamerun; Billy Holiday-ren Strange Fruit; Shakiraren Wakawaka; Mozart-en Xirula magikoa; Vivaldi-ren Lau urtaroak; Camaron-en Potro de rabia y miel; Manzanitaren Verde que te quiero verde; Nacha Pop-en La chica de ayer eta Janis Joplin-en Piece of my heart.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!