Ataria Pilota Txapelketan aldaketak egin dira maila batzuen egutegian

Ataria 2022ko apirilaren 28a

Eskuzko modalitatean, benjamin A eta alebin mailetako partidak ekainean jokatuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, egutegiak moldatu behar izan ditu Ataria-k, partida horiek Eskola Kirolekoekin bat ez egiteko.

Benjamin A mailakoek ostiral arratsaldeak zituzten euren partidak jokatzeko eta alebin mailakoek ostegun arratsaldeak. Hori dena aldatu egin behar izan da, eta ekainean zehar jokatuko dira ligaxkako partidak. Datorren astean jakinaraziko dira egutegi berriak. Maila horietako finalak, beste mailakoenak bezala, ekainaren 25ean egingo dira Albizturren, hasieratik zehaztu bezala.

Gainontzeko mailetan, eskuz benjamin B eta infantil mailetan, zein palaz benjamin-alebin eta infantil mailetan, zehaztutako egutegiak mantenduko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!