Entzuteko jaioak

Hormak, entzuteko eta deseraikitzeko daudenean

Naiara Roldan de Aranguiz 2022ko apirilaren 28a

Gaurkoan Oihana Iguaran Barandiaranen liburua entzungo dugu. Hau da, gaurko abesti zerrenda Hormak liburuaren orrialdeei tiraka aukeratu dugu.

Gizartean dauden hamaika horma agerian uziko ditu Hormak liburuak, horma horiek guztiak kapituluz kapitulu begi ezberdinetik begiratuta.

Gaurkoan entzun ditugun abestien zerrenda da honakoa: Suaren Hormak apurtzea, Bob Marleyren Three Little Birds, Marliken Horma lokartu bat, Revolta Permanenten Nihilista, La Basuren Hormak eta harresiak ez ditugu maite, Berri Txarrak taldearen Min hau, Nøgenen Nora, Gatiburen Euritan dantzan, Kojon Prieto y los Huajalotesen Napartheid, Izaroren Felicidad, Nøgenen Enarak, Izaki Gardenak taldearen Hormak eta haizea eta Eroren Haizea vs. Horma.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!