Adunatik sartu da Korrika eskualdera

Ataria 2022ko apirilaren 8a

Goizean sartu da Korrika Tolosaldean Adunan barrena, eta jende ugari batu da euskararen aldeko ekimen erraldoira.

09:30 pasatxo zirenean egin du Korrikak Andoaindik Adunara bitarteko tartea. Eskualdeko euskaltzaleak zain  zituen Korrikari harrera beroa egiteko, eta pixkana jendea batuz joan da.

Adunatik Asteasura jo du, eta Zizurkilen sartu da ondoren. Han ere, haur, gazte nahiz heldu, jende ugari zuen zain. Amasa-Villabonan ere jendetza batu da, eta bide zaharretik Irurarako bidea hartu dute. Tolosara iritsi aurretik anoetarrek egin dute bat Korrikarekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!