22. Korrikak egin du lehen sartu irtena eskualdetik, eta Albiztur eta Bidania-Goiatz herriak zeharkatu ditu. Tolosatik gora Albizturren sartu dira korrikalariak euskararen aldeko oihuak eginez. Albizturtarrek eta bidania-goiaztarrek gogotsu hartu dute AEK euskaltegiak antolatzen duen lasterketa. Bi herri hauetatik ez da bi urtean behin pasatzen, eta urduritasuna eta alaitasuna atera dituzte kalera. Irribarretsu egin diote harrera, eta bakoitzak ahal duen neurrian parte hartu du. 2015eko Korrika izan zen bi herri hauetatik pasa zen azkena, eta orduan kontrako norabidean egin zuten korrika.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?