'Ataria'-k herritarren irudi eta bideoak jaso nahi ditu

Ataria 2022ko apirilaren 7a

Tolosaldeko Ataria-k herritarrek 22. Korrikan ateratzen dituzten argazki eta bideoak jaso nahi ditu, guztiekin bilduma bat osatzeko. Argazki zein bideoak ataria@ataria.eus helbidera bidali behar dira, apirilaren 10a bitarte.

Tolosaldeko Ataria-k argazki bildumak eta bideoak egingo ditu Korrikak Tolosaldea zeharkatzen duenean, baina herritarrek bidalitako irudien bilduma bat ere osatu nahi du. Horrenbestez, euskararen aldeko egitasmoaren aurtengo edizioa bukatu bitartean ateratako argazkiak ataria@ataria.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!