KORRIKA marrazki lehiaketako saridunak baditugu

Ataria 2022ko apirilaren 7a

Ehundik gora marrazki jaso ditugu!

Korrikari zabalpena emateko asmoz ATARIA-k marrazki lehiaketa berezi bat ere antolatu du eta parte hartzaile guztien artean 3 sari bikain banatu dira.

Hona hemen zozketako irabazleak:

 

107 marrazki eder jaso ditugu lehiaketan, Tolosaldeko 13 urtetik beherako gaztetxoek egindakoak. Artelan guztiak lehiaketarako egindako aplikazioan egongo dira ikusgai datozen egunotan.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!