Egun bat besterik ez da falta Korrika eskualdera iristeko. Prest dira herritarrak, prest daude lekukoa eramango dutenak eta prest dago Tolosaldeko Ataria ere, Korrika eskualdetik pasatzen denean jasotako guztia euskarri guztietan zabaltzeko.
Egunean zehar bi une ezberdinetan pasako da Korrika Tolosaldetik: goizean eta iluntzean. 09:29an iritsiko da Adunara Irizar enpresa ondoko errepidetik, eta Zizurkildik Villabonara igaroko da ondoren, handik Irura eta Anoeta gurutzatu eta 10:37 aldera Tolosan sartzeko. Tolosan buelta batzuk egin ondoren, Albizturko noranzkoa hartuko du eta Bidania-Goiaztik pasatzen denean, eguerdi inguruan, agurtuko du eskualdea iluntzean iristen den arte.
Iluntzean, ordea, berriro iritsiko da euskararen aldeko uholdea Tolosaldera. 21:14an helduko da Goierri aldetik Ikaztegietara. Alegia eta Altzo pasatuko ditu ondoren, eta Lizartzatik pasatzean iritsiko da berriro ere Tolosara. Sartu-irten bat besterik ez du egingo, Ibarrara joango baita segidan. Ibarrako norabidea hartzean, 22:38 aldera, Juan Mari Urruzola AEKidea omenduko dute herri sarreran, eta hortik Berrobi eta Elduain igarotzean, Berastegira iritsiko da gauerdian, eta Nafarroako mugan utziko du Tolosaldea, beste bi urte pasa arte.
Korrika jarraitzeko
Bihar goizean, beraz, 106,7 fm-n Ataria Irratia sintonizatzen duenak, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera izango du. Webgunean ere ibilbidea zuzenean ikusteko aukera egongo da, eta behin Korrika pasata, bildutako argazki eta bideoak zintzilikatu eta sare sozialen bidez zabalduko dira. Eta apirilaren 12an, datorren asteartean, 16 orriko egunkari batean jasoko dira unerik berezienak.
Eskualdeko hitzorduak
- Aduna
09:29. Irizar enpresako kartela.
09:35. Hilerrria.
09:42. Ermita. - Zizurkil
09:42. Adunako bidegurutzea.
09:46. Ikastola parea. - Amasa-Villabona
09:46. Zubimusu zubia.
09:52. Eroski-Sacemeko biribilgunea.
10:04. K larraul espraiez lurrean. - Irura
10:04. K Irura espraiez lurrean.
10:14. Aizpurua jatetxea. - Anoeta
10:20. Anoetako zubia.
10:20. Babes ofizialeko etxeak.
10:27. Tarte. - Tolosa
10:37. Hernialdeko bidegurutzea.
10:44. Ikatza taberna.
10:50. Zezen plaza parea.
10:57. Herrikideko parke parea.
11:03. Benta Haundi. - Albiztur
11:19. Albizturko bidegurutzea.
11:25. Elane jatetxea. - Bidania
11:32. Albizturko irteera.
11:45. Santutxo pasata.
11:51. Poligonora sarrera.
11:58. Frontoia.
12:04. Bidanitik gora 800m seinalea.
12:10. 500m. Trintxera. - Ikaztegieta, Alegia, Altzo
21:14. Eredu, 6km seinalea.
21:20-21:33. 7-8-9 km seinaleak.
21:40. Orendaingo bidegurutzea.
21:46. Altzorako bidea. - Lizartza
22:12. Altzo-Tolosa bidegurutzea.
22:19. Txarama ibai-gain. - Tolosa
22:27. Amarozko zebra bidea.
22:34. Urrutitxo. - Ibarra
22:38. Ibarra sarrerako biribilgunea. - Berrobi
23:04. Eliza.
23:11. Berrobiko irteera. - Elduain
23:17. Elduaingo sarrera.
23:30. Iraia seinalea. - Berastegi
23:37. Berastegiko sarrera.
23:43. Berastegiko irteera.
23:50. Autobia sarrera.
00:03. Artaleku.