Azken orduak KORRIKA marrazki lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2022ko apirilaren 6a

Korrikaren inguruko marrazkiak bidaltzeko azken eguna bihar, osteguna, 11:30ak da! Gogoratu zurea bidaltzeaz eta hartu parte!

Korrika Tolosaldera iristear da! Bi egun besterik ez dira geratzen, urduritzen hasita gaude eta dagoeneko "HitzEkin" abestia buruz dakigu.

Korrika hainbat ikuspuntutik partekatzeko asmoz, ATARIA-k marrazki lehiaketa berezi bat antolatu du: Tolosaldean bizi den 13 urte edo gutxiagoko edozein gaztetxok har dezake parte, eta sari bikainak irabazi ditzake bere marrazkia bidaltzeagatik! Beraz, inguruan gaztetxoak baldin badituzu, animatu eta bidali beraien obrak Ataria.eus webgunean sortu dugun lehiaketarako egindako aplikazioaren bitartez.

Marrazkiak bidaltzeko epea: apirilaren 7ko 11:30ak arte.

Animatu eta parte hartu!
Zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!