Marrazkiak bidaltzeko azken egunak

Ataria 2022ko apirilaren 5a

Korrikaren inguruko marrazkiak bidaltzeko azken eguna ostegunekoa da! Ez gelditu zurea partekatu gabe, animatu eta hartu parte.

Badator Korrika Tolosaldera! Hiru egun besterik ez dira geratzen, urduritzen hasita gaude eta dagoeneko "HitzEkin" abestia buruz dakigu.

Hori nahikoa ez eta Korrikari zabalpena emateko asmoz ATARIA-k marrazki lehiaketa berezi bat ere antolatu du. Tolosaldean bizi den 13 urte edo gutxiagoko edozein gaztetxok har dezake parte. Beraz, inguruan gaztetxoak baldin badituzu, animatu eta bidali marrazkiak Ataria.eus webgunean sortu dugun lehiaketarako egindako aplikaziora.

Marrazkiak bidaltzeko epea: apirilaren 7ko 11:30ak arte.

Animatu eta parte hartu!
Zorte on!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!