Parte hartu duten harpidedun guztien artean, Iker Telletxea ibartarra izan da zorteduna, eta bere seme-alabak alboan izanda, familian arduratuko dira kilometro horretan lekukoa eramateaz. Tolosako San Frantzisko pasealekuan, Herrikide eskolaren parean hartuko dute lekukoa, 11:00k aldera, eta Uzturre tabernan eskualdatuko da.