(H)ari naizela

Berastegiko PLAZARA saioko bertsoaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko martxoaren 28a

Beñat Mateos, Ane Zubia eta Eki Mateorena harituztarrek, Maialen Lujanbiok eta Ane Labakak kantatu zuten Urepele Elkartean.

Joan den martxoaren 18an izan zen Plazara ekimenaren bigarren saioa, Berastegiko Urepele Elkartean. Bertsolari gazteen plazaratzea sustatzeko ekimena da Plazara, eta Anoetan eta Berastegin izan dira bertso-saioak; Anoetan otsailean izan zen saioa, eta, esan bezala, iragan ostiralean izan zen Berastegin.

Imanol Artola "felix"en esanetara aritu ziren Beñat Mateos Zeberio, Ane Zubia Aranalde eta Eki Mateorena Zozaia bertsolari gazteak, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka oholtzalagun zituztelarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!