Letren errepublika

#0310 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022ko martxoaren 29a

Martxoa bukatu eta udaberria etorri. Letren Errepublikan azkeneko asteetan irakurgai izan ditugunak hartu ditugu hizpide.

Kontu hauen inguruan aritu gara aste honetako irratsaioan:

  • Karlos Linazasorok Bizipox eleberri laburra kaleratu du eta aurkezpen ekitaldian esandakoak jaso ditugu.
  • Goiatz Labandibarrek Amez narrazio bilduma kaleratu du. Askotariko amak dira estiloz eta gaiez askotarikoak diren narrazioetako protagonistak.
  • Amaia Goikoetxeak 111 Akademia Saria eskuratzeko hautagaiak diren literatur lanen inguruan hitz egin digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!