Entzuteko jaioak

Lankidetzan

Jon Miranda Labaien 2022ko martxoaren 24a

Kolaborazioak ohikoak dira musika munduan. Euskal Herrian, azken hilabeteetan elkarrekin aritu diren hainbat proiekturi lekua egin diegu aste honetan.

Lankidetzan aritu diren hainbat musika talderekin osatu dugu Entzuteko Jaioak irratsaioan:

  • Ibil Bedi taldeak Broken Brothers Brass Band taldearekin Orain bat gara kantua osatu du.
  • Jota Martina taldeak, berriz, Ez daukat ezer kanturen moldaketa egin du Ibil Bedi taldearekin.
  • Anarik Lezon & Limousin taldearen Azkorri diskoan parte hartu du Martxoko Argiak kanturekin.
  • Bilau taldearekin aritu da Anari duela gutxi Baionan. Behe Nafarroako taldearen Ate hetsiak kantua 2016koa da.
  • Toc eta Tatxers taldeek elkarrekin Tobby Records estudioetan lau kantu grabatu dituzte, horietako bat da Ispilu.
  • Dupla taldeak Tapia eta Leturiaren Eromerian kantua bertsionatu, moldatu eta bere erara eman du.
  • Julieta Venegas mexikarrarekin batera aritu da Huntza taldea, 1721 kantuan.
  • Izarok eta Pedro Pastorrek elkarrekin osatu dute Ventanas Cerradas kantua.
  • Ezer ez da berdina kantua osatu dute elkarrekin Bulegok eta Marenek.
  • Zetak taldeak eta Erramun Martikorenak Itzulera kantua osatu dut, aurtengo Herri Urratserako kantua.

Talde hauekin batera, Mursegoren, Ghau taldearen, Amaiaren edota Merina Grisen kantuak jaso ditugu aste honetako irratsaioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!