(H)ari naizela

"13/13 Epaiketari Ez" bertso-saioko bertsoaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko martxoaren 18a

Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio izan ziren bertsolariak; eta Amaia Agirre, berriz, gai-jartzailea.

13/13 sumarioko auziperatuen aldeko bertso-saioa izan zen iazko abenduaren 26an, Asteasun. 200 ikusletik gora izan ziren, eta gogoratzeko moduko zenbait bertsoaldi ere kantatu zituzten protagonistek.

Irratsaio amaierako kantua: "Astero ostera hastera" (hitzak: Maialen Lujanbio; musika: Zea Mays).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!