Letren errepublika

#0309 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022ko martxoaren 15a

Hamabostean behin literatura eta irakurzaletasunari eskainitako tarteak hartzen ditu gure uhinak.

Aste honetako Letren Errepublikan izan ditugun gonbidatuak:

  • Irene Urruzola, Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko liburuzainak esku artean dituzten proiektuen berri eman digu.
  • Lander Garro, Faith nobelaz aritu zaigu. Euskal Herriko giro politiko itogarritik ihes egiten duen Xabi Ugarteren bizipenak kontatzen ditu Garrok liburuan.
  • Pello Lizarraldek eta Imanol Ubedak Sastraka proiektuaren aurkezpen ekitaldian esandakoak jaso ditugu.
  • Edurne Ayuso Alkizako liburuzainak Krakovia nobela gomendatu digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!