(H)ari naizela

Alegiako Gaztetxearen Urteurreneko bertso-saioa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko martxoaren 10a

Herriko sei bertsolarik kantatu zuten, Bulebarreko saioan egin ohi duten eran.

Abenduan izaten da Alegiako Gaztetxearen Urteurrena, eta urtero egitarau oparoa antolatu ohi dute. Iazko abenduan, besteren artean, bertso-saioa antolatu zuten: Aitor Irazustabarrena, Imanol Irazistabarrena, Alex Goikoetxea, Iker Iriarte, Maialen Oiartzabal eta Odei Oiartzabal aritu ziren kantuan, Felix Irazustabarrena gai-jartzailearen agindupean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!