(H)ari naizela

Azaroko bertso-otorduetako zenbait bertsoaldi

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko otsailaren 17a

Aurreko irratsaioaren bideari jarraituz, Irurako, Amezketako eta Berastegiko bertso-otorduetako bertsoaldiak zuenganatu ditugu.

Azaroan, Covid 19ak utzi zuen tartean, zenbait bertso-otordu egin ziren Tolosaldean. Horietatik hiruretako bertsoak zuenganatu ditugu. Bi bertso-bazkari azaroaren 13an izan ziren: bata, Berastegiko Urepele Elkartean, Haritz Mujikak eta Iñigo Gorostarzuk kantatu zuten bertan; bestea, berriz, Irurako Gazte Alaiak Elkartean, azken honetan Aitor Sarriegi eta Anjel Mari Peñagarikano izan ziren kantuan. Azaroaren 26an, berriz, Amezketan, bertso-afaria antolatu zuten bertako Zazpìtturri Elkartean, eta Oihana Iguaran eta Haritz Mujika izan ziren kantuan. Hiru bertso-otorduetako bertsoaldiekin osatu dugun bigarren irratsaioa izan da, lehen irratsaioa honako loturan dago: https://ataria.eus/komunitatea/harituz/1644574330715-urepele-gazte-alaiak-eta-zazpitturri-elkarteetako-bertso-otorduak.

Irratsaio amaierako kantua: "Soldadu sartzea" (hitzak: Bilintx; musika: Joseba Tapia).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!