(H)ari naizela

Euskararen Eguneko Berrobiko eta Lizartzako bertso-poteoekin osatu dugu irratsaioa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko martxoaren 3a

Lizartzan, Haritz Mujika eta Oihana Iguaran aritu ziren kantuan; Berrobin, berriz, Sebastian Lizaso eta Asier Azpiroz.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, besteren artean, Berrobin eta Lizartzan bertso- eta trikiti-poteoa antolatu zuten; bi bertsolari eta musikariak elkartu, eta herriko tabernetan zehar giroa alaituz igaro zuten ostiral iluntzea.

Bi bertso-saioetako bertsoaldiak nahasian josiz osatu dugu irratsaioa. Berrobin, Sebastian Lizaso eta Asier Azpiroz jardun ziren kantuan, eta Ostolaza trikitilaria lagun; Lizartzan, berriz, Haritz Mujika eta Oihana Iguaran aritu ziren bertsotan, eta Hurbil eta Gaien bikotearen erritmoetara moldatu behar izan zuten.

Bi herrietan giro aparta izan zuten, eta askotan erraza ez bada ere, bertan bizitakoa ondo jaso daiteke irratsaiorako aukeratutako bertsoaldietan. Irratsaio amaierako kantua: “Katamalo” (Hitzak: Maialen Lujanbio; musika: Katamalo).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!