(H)ari naizela

Anoetako Gaztetxean izandako Plazara! bertso-saioko bertsoaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko martxoaren 3a

Jon Mendiluzek, Izar Zelarainek eta Aratz Arzelusek kantatu zuten, eta Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Iker Iriarte izan zituzten oholtzakide.

(H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak "Plazara" ekimena jarri du martxan eta eskualdeko bertsolari gazteenen plazaratzea du helburua. Bi saio izango dira eta horietatik lehena Anoetako Gaztetxean izan zen, otsailaren 11n, eta Gipuzkoako Eskolartekoan kantuan arituko diren hiru bertsolarik kantatu zuten bertan, eskarmentua duten beste bi bertsolarirekin eta gai-jartzaitzaile batekin batera. Jon Mendiluze irurarra, Aratz Arzelus amasarra eta Izar Zelarain villabonarra izan ziren protagonista nagusiak, haien bidelagun izan ziren Alaia Martin eta Oihana Iguaran, eta saioaren gidaria, berriz, Iker Iriarte izan zen. Hiru gazteek parte hartutako bertsoaldi guztiak aletu ditugu irratsaio honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!