Martxan da mozorro lehiaketa

Ataria 2022ko otsailaren 28a

Parte hartzaileek sari bikainak irabazteko aukera izango dute.

Aurten jantzi duzun mozorroak arrakasta handia izan du?
Astebetean prestatu duzun zure aurtengo mozorroa jendeari erakutsi nahi diozu?

TOLOSALDEKO ATARIA-k inauterietako mozorroen irudiak bildu eta sariak banatuko ditu!

Argazkiak formulario honen bidez igo beharko dira Ataria.eus-era eta martxoaren 6a izango da bidalketak egiteko azken eguna.

Zozketak parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Animatu eta parte hartu!
Zorte on!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!