Gogoz zaude inauterietako mozorroa jazteko? Astebetean prestatu duzu zure aurtengo mozorroa eta jendeari erakutsi nahi diozu? Hartu parte gure zozketa berezian: Atariako mozorro festa!
Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
- Atarikidea bazara, harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
Argazkiaren ezaugarriak:
- Kalitate aldetik, gutxieneko bereizpena.
- Ediziorik gabekoa
- Tolosaldeko herrietako inauterien argazkiak izan beharko dira.
Argazkiak bidaltzeko epea: martxoaren 6a.
Argazkiak Ataria.eus webgunean mozorro festarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira eta Ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai.
Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.
Zozketa:
- Parte hartzaile guztien artean (oinarriak betetzen direla frogatuko da aurrez) zozketa bat egingo da.
- Atarikide diren parte hartzaile guztien artean, beste zozketa bat egingo da.
Bi zozketa egongo dira:
- Zozketa nagusia: lau pertsonarentzako otordu bat Tolosako Isastegi Sagardotegian.
- Atarikide zozketa: Amasa-Villabonako Panttako produktuez osaturiko saskia.
Zozketen irabazleak martxoaren 8an jakinaraziko ditugu Ataria egunkarian, Ataria.eus webgunean eta Atariaren sare sozialetan.
Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.