(H)ari naizela

Urepele, Gazte Alaiak eta Zazpitturri elkarteetako bertso-otorduak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko otsailaren 11

Azaroan Berastegin, Iruran eta Amezketan gauzatutako bertso-otorduetako bertsoaldiak.

Azaroaren 13an, Berastegin eta Iruran izan ziren bertso-bazkariak. Berastegin, Imigo Gorostarzu "Etxorde" eta Harotz Mujika jardun ziren kantuan; Iruran, berriz, Aitor Sarriegi eta Anjel Mari Peñagarikano.

Hirugarren saioa, Amezketan izan zen, azaroaren 26an, eta Oihana Iguaranek eta Haritz Mujikak alaitu zuten bertso-afaria. Irratsaio honetan eta hurrengo irratsaioan aletuko ditugu udazkeneko bertso-otorduetako onenak.

Amaierako kantua: "En la fabrika" (Hitzak eta musika: Izer eta Alabier).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!