#0308 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022ko otsailaren 15a

Letren Errepublika, literatura eta liburuen munduarekin loturiko irratsaioa da, hamabostean behin, Ataria irratian.

Askotariko ahotsekin osatu dugu aste honetako irratsaioa:

  • Kontalari2 taldeko kideek ipuin baten gomendioa ekarri digute gurera. Ez da munduan min handiagoa ematen duenik ipuin ilustratuaz aritu zaizkigu Lurdes Gorostegi eta Idoia Barandiaran.
  • Maribel Aiertzak zortzi narrazio bildu ditu Ezer ez da dirudiena liburuan. Artearen munduarekin zerikusia duten kontakizunak dira. Narrazio bakoitzak bere kolorea ematen dio bildumari.
  • Euskal Idazleen Elkarteak Idazlearen Super-ahalak izenburupean trebakuntza saioak eskainiko digu. Idazle ezagunek gidatutako tailer, ikastaro eta hitzaldiak izango dira. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari Garbiñe Ubedak eman ditu azalpenak.
  • Larraulen irakurle taldea jarriko dute martxan datorren ostegunean. Arrate Iturbe liburuzainak azaldu digu.
  • Maitane Perez Argotek Leku bat omen zuen eleberri laburra publikatu du Udalbiltzak sustatutako Geuretik Sortuak bekari esker. Amasa-Villabonan egindako egonaldian oinarrituta idatzi du berea. Beste 15 idazlek idatzitako narrazioak bilduz, Hamazazpigarrenean aidanez izenburupean bi liburukitan argitaratu dituzte eleberri laburrak. Perezek otsailaren 8an aurkeztu zuen Villabonako Subijanan idatzitako literatur lana.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!