Emakume zientzilarien omenez

Ataria 2022ko otsailaren 11

Emakume zientzilarien eguna  1 1644493198785
Emakume zientzilarien eguna  2 1644493199331
Emakume zientzilarien eguna  3 1644493199729
Emakume zientzilarien eguna  4 1644493200311
Emakume zientzilarien eguna  5 1644493200986
Emakume zientzilarien eguna  6 1644493202170
Emakume zientzilarien eguna  7 1644493203897
Emakume zientzilarien eguna  8 1644493205154

Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira Tolosaldeko 22 saltokik egin dute bat Otsailaren 11 erakusleihoak egitasmoarekin.

Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek, eskualdeko udalekin eta Tolosa&Co eta Oria merkatari elkarteekin elkarlanean, Otsailaren 11 erakusleihoak proiektua jarri dute abian Tolosaldeko 22 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko. Izan ere, gaur da Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna, eta Tolosa, Amasa-Villabona eta Ibarrako 22 saltokik egin dute bat egitasmoarekin.

Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskaini diote, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa ikusi daiteke bertan. Guztira 12 emakume omendu dituzte. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apaindu dute erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtu dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dutela diote sustatzaileek.

Tolosaldea Garatzenek esan du Bizilaberen barruan kokatzen dela kanpaina, hau da, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueraren barruan. Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean eskegita daude, euren istorioekin batera, eta istorio horietan ikertzaileen bizitza, gertaerak eta asmakuntzak bildu dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!