Zientziaren talaia

Txertoak, izoztutako sekretuak eta emakume zientzialariak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Lopez-Gazpio 2022ko otsailaren 8a

Zientziaren Talaiaren hirugarren saioan abenduko eta urtarrileko zientzia-albiste garrantzitsuenen errepasoa egin dugu. COVIDaren txertaketa kanpaina, 2022ak ekarriko diguna eta Zientziako Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna izan ditugu hizpide, besteak beste.

"Zientzia pilulak" atalean izoztutako sekretu bati buruz aritu gara eta Hultin zientzialariak 1918ko gripearen birusa berpizteko egindako saiakeran murgildu gara. Gozatu zientziaz Zientziaren Talaia irratsaioan!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!