(H)ari naizela

Sorozabal, Telleria eta Peñagarikano, Egañaren belaunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2022ko otsailaren 4a

Bertsolari Aldizkariak hainbat podcast egin ditu, Egañaren belaunaldiko bertsolarien pasadizoak jasoz; eskualdekoen kontuak eta komeriak (H)ari Naizelan

Millan Telleria, Anjel Mari Peñagarikano eta Jokin Sorozabal hirukoteaz gain, beste zazpi bertsolarik osatu dute Egañaren belaunaldia. Bertsolari Aldizkariaren 120. alearekin batera banatu ziren, eta bertsolari.eus webgunean daude entzungai. Irratsaio honetan, eskualdeko hiruren audioak entzun ditugu osorik, baita gainerakoek hauei buruz diotena ere. Irratsaioa hasteko eta amaitzeko, berriz, 90eko hamarkadako bertsoaldi bana entzun ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!