Entzuteko jaioak

Bueltan direnak eta berrikusitakoak

Jon Miranda Labaien 2022ko urtarrilaren 27a

Hainbat taldek beren itzulera iragarri dute eta haien musika entzunez eta proposamen berriak uztartuz osatu dugu ordubetea.

Kerobia, Seiurte eta Delirium Tremens taldeek musika panoramara itzultzea erabaki dute eta lan berriak kaleratzeko asmoa dute datozen asteetan.

Eta horrekin batera, Sakakeitan, Tatxers, Moxal edota Gaur taldearen proposamenak ekarri ditugu gurera, baita Euskatalites taldearena ere. Euskal Herriko kolektibo askorekin ateratako proiektu herrikoian bildu dute kantu bat. Euskal folklorea eta jamaikarren kultura nahasten ditu Reggaean jarrai diskoak. Ska, Rock Steady, Early Reggae edota Roots estiloetan jorratu dituzte euskal folkloreko hainbat abesti ezagun. Euskatalites taldeak Iparragirre abila dela kantuaren bertsio bat eman du. 

Musika munduan aspalditik dabiltzan Ruper Ordorika eta Joseba Tapiaren azkeneko lanek ere izan dute lekua irratsaio honetan.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!