Amalurra

Aralar, Renfe eta kobazuloak

Imanol Garcia Landa 2022ko urtarrilaren 25a

Eguzki taldeko Garikoitz Plazaolak Aralarren inguruan Landarlanekin batera egin duten azken salaketaren inguruan aritu da, eta horrez gain Renferen aldiriko tren zerbitzuak azken aldian dituen gabeziak izan ditu hizpide. Bestetik, Asier Imaz kazetariak kobazuloen inguruan TOLOSALDEKO ATARIA-k argitaratuko duen dokumentalari buruz hitz egin du, besteak beste, kobazulo asko zabortegi bezala erabiltzen direla azalduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!