Letren errepublika

#0307 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022ko urtarrilaren 18a

Liburuez bete zaigu apalategia aste honetako Letren Errepublikan. Irakurri, idatzi eta esandakoekin osatu dugu ordubetea.

Aste honetako irratsaioan landu ditugun edukiak:

  • Kontalari2 taldeak Ez! dio munstro txikik ipuin liburua gomendatu digu.
  • Bertol Arrietak Gezurra berdaderoa bere lehen  nobelaz hitz egin digu.
  • Plazida Otaño liburutegian Superheroiak izeneko erakusketaz hitz egin digu Arantxa Zabala liburuzainak.
  • Paulo Iztueta literaturaz aritu zaigu, besteak beste, hainbeste miresten duen Orixez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!