Dolu egunak Berastegin eta Berrobin

Tolosaldeko Ataria 2022ko urt. 17a, 10:17
Berastegiko udaletxean herriko bandera masta erdian dago.

Asteburu tristea izan da eskualdean. Ezbehar ugari izan dira mendian eta horietako hirutan heriotzak izan dira. Berastegiko gazte bat hil zen Huescako Pirinioetan eta Berrobiko beste mendizale bat hil zen atzo, Balerdi mendian. Hori dela eta, hiru eguneko dolua egitea erabaki zuten atzo, bi herrietan.

Atzo Berrobiko 39 urteko mendizale bat hil zen Balerdi mendian eta larunbatean Berastegiko 26 urteko gazte bat Huescako Aspe mendian.  Hori dela eta, Berastegiko eta Berrobiko udalek hiru eguneko dolu eguna egitea erabaki zuten atzo. Berrobiko alkateak, David del Miguelek, doluminak eman dizkie mendizalearen senitarteko eta gertukoei.

Berastegin ere samina sortu du heriotzak eta udalak babesa eta elkartasuna adierazi die sendiari eta gertaera izan zenean bere ondoan zeuden herritarrei eta gertukoei. Era berean, behar dutenerako euren ondoan dagoela adierazi du eta hiru dolu egun egitea erabaki zuen atzo. Antolatutako ekintza guztiak atzeratu ditu ere eta herriko bandera masta erdian jarri du, lazo beltz batekin.

Zizurkilen 57 urteko txirrindulari bat hil zen larunbatean baso-pista batean. Udalak doluminak eman dizkie hildakoaren senitarteko eta lagunei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!