Berastegiko mendizale bat hil da Aspe mendian

Ataria 2022ko urtarrilaren 15a

Wikiloc

Berastegiko 26 urteko mendizale bat hil da gaur, Huescako Pirinioetako Aspe mendian. 

SOS Aragoiko 112 larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute 14:25ean gizonezko bat erori dela esanaz. Huescako Aspe mendian izan da erorikoa, Aisa herrian (Espainia).  Mendizale talde batek eman du abisua, eta berehala jarri dira bidean Jacako Guardia Zibilaren erreskate taldeko hainbat kide, baita helikoptero bat eta 061eko mediku bat ere.

Mendiaren ebakidura batetik behera erori da gaztea, eta Aragoiko Gobernuak jakinarazi duenez, erorikoan sufritutako zaurien ondorioz hil da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!