Berrobiko mendizale bat hil da Aralarko mendikatean

Ataria 2022ko urtarrilaren 16a

Argazkia: @uvrertzaintza

Berrobiko 39 urteko mendizale bat hil da gaur, Amezketa eta Tolosa artean dagoen Balerdi mendian.

Erreskatea eguerdian egin da, 112 larrialdi zerbitzuek inguruan zebilen beste mendizale baten deia jaso eta gero. Balerdi inguruan 50 metroko altueratik erori da 39 urteko gizonezkoa. Bertara berehala hurbildu dira osasun talde bat, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren mendiko erreskate taldeko kideak helikopteroarekin.

Ertzaintzako erreskate taldeko agenteek biktima arroka eremu batean aurkitu dute, eta eroritakoan sufritutako zaurien ondorioz hil dela jakinarazi du Ertzaintzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!