(H)ari naizela

Gure Bertso Zirkuko bertsoekin osatutako irratsaioa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko abenduaren 17a

Arratsaldeko saioko bertsoaldi guztiak entzun ditugu, eta goizeko zenbait bertso ere bai.

Abenduaren 11n Gure Bertso Zirkua antolatu zuten Galtzaundik, Gure Zirkuak eta (H)arituzek, eta saio bikoitza izan zen bertan. Goizean, Haritz Mujika, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal arituz iren kantuan; arratsaldean, berriz, Alaia Martin, Julio Soto, Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus.

Bada, arratsaldeko bertsoek hartu dute irratsaioaren zatirik handiena, eta horren aurretik goizeko emanaldiko zenbait bertso ere entzun ditugu.

Irratsaio amaierako kantua: "Gure Esku Dago" (hitzak: Koldo Eizagirre; musika: Joseba Tapia).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!