Bi gai nagusi jorratu ditugu gaurko saioan. Batetik, Edurne Huesa Landarlan elkarteko kideak 'Tapia Legea' izan du hizpide, aurreko astean Eusko Legebiltzarrean onartu zena. Bestetik, Martin Mantxok internet bidezko erosketek, eta batez ere Amazon enpresak, ingurumenean duten eraginaz hitz egin du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?